'Iñistorketan' liburua: iñistorraren historia bizia Urumea bailaran

Kronika - Erredakzioa 2025ko urr. 9a, 11:45

'Iñistorketan' liburua kaleratu berri du Iñaki Sanz-Azkue biologo hernaniarrak, Aranzadiko hiru lankiderekin batera. Iñistorrak Urumea bailaran izan duen eragin «ikaragarria» jaso dute bertan, eta datozen asteotan aurkeztuko dute liburua: urriaren 15ean Ereñotzun, eta 23an Hernanin.

Iñakirekin hitz egin du Kronikak, liburuaren eta iñistorraren historiaren nondik norakoak jasotzeko. Larunbat honetako alean argitaratuko dugu erreportaje osoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!