Enpresen antolamenduan balio ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa indartzeko saioak, ostegunetan

Kronika - Erredakzioa 2025ko urr. 4a, 00:00

Enpresa jasangarritasunean oinarrituko da prestakuntza.

Goizeko 09:30etatik eguerdiko 13:30etara izango dira saioak ostegunero, abenduaren 18ra arte. Informazio osoa 'camaragipuzkoa.com' webgunean dago.

Gipuzkoako Ganbarak 'enpresa jasangarritasunean' izeneko prestakuntzak eskainiko dizkie enpresei. Joan den ostegunean hasi ziren ikastaroak eta abenduaren 18an izango da azkeneko saioa. Enpresen prestakuntza plan honen helburua da enpresei beren antolamenduan balio ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa sortzen duten eta Europako Itun Berdearen helburuak betetzea ahalbidetzen duten estrategia iraunkorrak diseinatzeko eta ezartzeko beharrezkoak diren tresnak, ezagutzak eta gaitasunak ezagutaraztea.

Saio hauek Gipuzkoako enpresetako Kalitate eta Ingurumen saileko profesionalei zuzenduko zaiela azaldu du Gipuzkoako Ganbarak; hau da, beren enpresetan jasangarritasun-estrategia gidatzeko ardura dutenei. 

Guztira 48 orduko saioak izango dira, goizeko 09:30etatik eguerdiko 13:30etara ostegunetan, Donostiako Tolosa Etorbidea 75 zenbakian.

Programa «prestakuntza-ibilbide gisa» planteatzen Gipuzkoako Ganbarak, enpresek ikastaro osoa edo interesatzen zaizkien moduluak egin ditzaten; besteak beste, ondorengoak: Enpresa-iraunkortasunerako sarrera; Aldaketa iraunkorraren lidergoa eta kudeaketa; Iraunkortasunari buruzko Europako eta Espainiako araudia. Egungo egoera. Kalkulatu zure erakundearen karbono-aztarna. Enpresari aplikatutako ekonomia zirkularra; Materialtasuna eta materialtasun bikoitza: analisi-ikuspegia zabaltzea; eta Iraunkortasunari buruzko informazioari eta data pointei buruzko Europako arauen edukiak eta egitura.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!