Eroso irabazi dute Mundarrok eta Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2025ko ira. 30a, 00:00

Moreek denboraldiko aurreneko partidua irabazi dute 44-68 Axularren aurka.

Saskibaloian jardunaldi oparoa izan da bailarako mutil taldeentzat. Senior Lehenengo mailan partidu erosoa izan zuen Mundarrok eta denboraldiko lehenengo garaipena lortu zuen, Axular, 44-68 gainditu eta gero. Aurreko astean lau puntugatik galdu eta gero Aloña Mendi liderraren aurka, gogoz kantxaratu ziren astigartarrak eta hasieratik izan ziren nagusi. Maila altua erakutsi dute bi jardunaldietan eta denboraldi polita osatzeko aukerak dituzte.

Maila bikainean ari direnak hernaniarrak dira. Aurreko urtean igoerak eskuetatik ihes egin eta gero, txiki geratu zaie bigarren maila eta 77-49 irabazi zuten Goierriren kontra. Aurreko astean ere 21 puntugatik irabazi zuten aurreneko partidua. Axular eta Mons izango dira aurkari gogorrenak beraien multzoan, baina hernaniarrak faboritoak dira aurrena amaitzeko.

 

Mundarroko neskek galdu, Easoren aurka

Bestetik, Mundarroko neska seniorrek bigarren partidua jarraian galdu zuten,  36-41, Easoren aurka. Aurreko astean puntu bakarrarengatik galdu bazuten oraingoan bost puntugatik egin zien ihes garaipenak. Bi partidu on jokatu dituzte, baina detaile txikietan ez dute asmatu. Hala ere, denboraldi interesgarria dute aurretik eta baikorrak izan daitezke. k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!