Hernanin eta Astigarragan ikasturte berriko lehenengo Plenoak izango dira gaur udaletxeko aretoetan. Hernanin 18:00etan hasiko da eta Astigarragan berriz, ordu erdi beranduago, 18:30etan. Hernanikoan gai mamitsuak jorratuko dira eta horietako bat Ekotrade eta Udalaren arteko hitzarmena izango da. Astigarragan Ergobiko berrurbanizazio proiektua izango da gaietako bat.