Bilboko Bizkaia Frontoian Lau t'erdiko Eusko Label Txapelketaren aurkezpen ofiziala egin zen atzo eta bailarako hiru pelotari izango dira Promozioko txapelketan. Iker Salaberria goizuetarrak, Ekain Lizeaga eta Hodei Exposito astigartarrek jokatuko dute. Lizeagak ostiralean debutatuko du Muruaren aurka Zallan. Hurrengo egunean Expositoren txanda izango da Sorian Amianoren kontra. Salaberriak urriaren 10ean jokatuko du Agirreren aurka, Atarrabian.