Ikasle Abertzaleak-ek grebara deitu ditu ikasleak datorren urriaren 2rako, Israel gauzatzen ari den genozidioa salatzeko. Aipatutakoak aipatuta, "IAtik Israelen izaera terrorista eta genozida seinalatu nahi dugu. Hamarkada luzetako zapalkuntza eta apartheidarern ondoren, ezin argiago gelditu da Palestinaren eta palestinarren desagerpena dutela helburu. Ikasleok Israelen suntsipena aldarrikatu behar dugu, sinetsita baikaude hori dela Palestinak bizirauteko duen aukera bakarra, eta Israel zuritzen dutenen jarrera zein mezuak ere seinalatzearen beharra azpimarratu nahi dugu".
Hari horri jarrraiki, "palestinar erresistentziaren defentsa irmoa egiten jarraitzea ere badagokigu ikasleoi. Izan ere, gaur gaurkoz, palestinar herria guztiz desagertu ez bada, palestinarrek estatu sionistaren aurka egindako borrokagatik izan da".
Ikasle Abertzaleak-ek dioenez: "Egoera larria da, eta beraz, borrokatzen eta presionatzen jarraitzea dagokigu, geldirik geratzea ez baita aukera bat. Ondorioz, dei eigten diegu ikasleei urriaren 2ko ikasle greban parte hartzeko eta Israelen aurkako boikotera batzeko. Israeli boikot! Genozidioaren konplizeei bakerik ez!".