Gipuzkoako lehenengo maila jomugan gaurtik, bailarako talde nagusiek

Kronika - Erredakzioa 2025ko ira. 20a, 00:00

Gipuzkoako lehenengo mailan ariko da Mundarro, beste urte batez.

Lurraldeko liga gorenean ariko dira Mundarroko neskak eta mutilak, mailari eusteko lehian. Bertara igoera lortu nahi dute Hernaniko mutilek.

 

Antzeko helburua izango dute Urumea bailarako saskibaloi tal­de nagusiek, denboraldi bu­ka­erari begira: hurrengoan lurraldeko maila gorenean jokatzeko txartela ziurtatzea. Horretarako, baina, oso koxka ezberdinetatik ekingo diote.

Mundarroko neskek Gipuzkoako lehenengo mailan joka­tuko dute aurten ere, iazko estu­­­asunak gainditu ondoren. Mai­lari eustea izango dute helburu nagusia berriro, zazpi taldeko bi multzotan banatu duten ligan: 1go multzoan ariko dira astigartarrak, Ointxe, Erroibide Irun, Bosteko Irauli, Oiarso, Easo eta Take taldeekin batera.

Bihar ekingo diote denboraldiari, eta etxetik kanpo jokatuko dute moreek: Errenteriako Don Boscon, arratsaldeko 16:00etan, Oiarsoren kontra.

Berdintsua da egoera Mundarroko mutilentzat ere. Gipuzkoako maila gorenean jokatuko dute berriro, eta beste urte batez mailari eustea izango dute hasierako helburua. Zortzi taldeko bi multzotan ariko dira, eta astigartarrek honakoak izango dituzte lehiakide, 1go multzoan: Donosti Dolphins, Aloña Mendi, Saski Axular, Ordizia, Elorri Aldapa, Eibar eta Take.

Gaur bertan hasiko dute liga moreek, eta etxean ariko dira gainera: Aloña Mendiren bisita jasoko dute Astigarragako kiroldegian, 18:00etan hasita.

Igoeraren bila berriro, Hernaniko mutilak

Oso gutxigatik, baina lehenengo mailan aritu ezinik geratu dira Hernaniko mutilak. Igoerak es­kuetatik egin zien ihes, fase erabakigarriko bi partiduak galduta; eta Gipuzkoako bigarren mailan ariko dira aurten ere.

Gauzak horrela, berriro igoeraren lehian aritzea izango da aurtengo erronka. Zortzi taldeko bi multzotan ekingo diote, igoera fasera sailkatzeko helburuarekin. 1go multzoan ariko dira hernaniarrak, honako taldeekin batera: Elgoibar, Erroibide Irun, Saski Axular, Internacional, Tecnun, Goierri, eta Zast Ballers.

Donostiako Tecnun ikastetxean daukate aurreneko hitzordua, bihar 16:00etan, Tecnunen kontra jokatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!