Festa giroko jardueraz beteriko asteburua izango da bailaran

Kronika - Erredakzioa 2025ko ira. 19a, 00:00

Gaztetxoek ez dute aspertzeko tarterik izango asteburuan.

Hernaniko Euskal Jaiak, Karabelgo Jaiak eta Aiotzategiko Jaiak ospatuko dira gaurtik igandera. 

Gaurtik igandera arte zer egin eta nora joan aukeratu beharko dute bailarako bizilagunek. Aukera zabala da: Hernaniko Euskal Jaiak, Karabelgo Jaiak eta Aiotzategiko Jaiak. Giro ona ziurtatua dago hiru aukeretan. 

Euskal Jaiak bi jarduera oso desberdinekin hasiko dira; Kiroldegiko pelotalekuan erremonte partiduak jokatuko dituzte, eta Gudarien plazan Txistulariek kontzertua eskainiko dute. 

Karabelen Belkiren iritsiera izango da jarduera zirraragarriena. Ondoren, danborradaren irteera, zezensuzkoa edota Andoni Ollokiegiren kontzertua izango dituzte auzoan. Gaua Andoni DJarekin amaituko dute. 

Aiotzategin, berriz, haurrei zuzendutako jarduerak izango dituzte arratsaldean zehar; txupinazoa, jolasak eta buruhaundiak. 19:00etan danborrada irtengo da, eta 21:30etan hasiko da Itzal taldearen kontzertua.

 

BAILARAKO JAIAK
EGUNOTAN

EUSKAL JAIAK

GAUR

19:00 Erremontari herriz herri. Erremonte partiduak. Kiroldegiko frontoian.

Susperregi-Zubiri
Aiestaran VII-Aiestaran VI

Goikoetxea V-Barrenetxea IV
Ezkurra II-Larrañaga

19:00 Okzitania konexioa. Okzitania eta Euskal Herriko dantza eta musika emanaldia. Gudarien plazan.

KARABELGO JAIAK

GAUR

17:00 Festen hasiera Belkirekin, Gazte Bandak girotuta.

17:30 Puzgarriak eta jolasak.

19:00 Danborradaren irteera.

20:00 Bokatak txosnan.

20:30 Andoni Ollokiegi.

22:30 Zezensuzkoa.

23:00 Andoni DJ.

AIOTZATEGIKO JAIAK

GAUR

18:00 Txupinazoa.

18:30 Buruhaundiak.

19:00 Danborrada.

21:30 Itzal erromeria taldearen kontzertua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!