Beterri-Buruntzaren 'Parekatu' formakuntzako izenematea, zabalik

Kronika - Erredakzioa 2025ko ira. 16a, 00:00

Atzerriko tituluak homologatzen laguntzeko doako hiru saio prestatu dituzte.

 

Atzerriko ikasketa eta formakuntza ibilbideen homologazioarekin lagutzeko doako hiru formakuntza saio prestatu ditu Beterri Buruntza mankomunitateak.

IRailaren 25ean izango da lehenengoa (16:00etan Burujabetzen Etxean), urriaren 30ean bigarrena (10:00etan Andoainen) eta azaroaren 26koa azkena (ordua eta lekua zehazteke).

«Beterri Buruntzako udalerrietan bizi diren eta atzerrian ikasketak egin dituzten pertsonentzat dago zuzenduta formakuntza, jatorriz atzerritarrak izan ala ez». Bidez Bideko Katia Reimberg izango da hiru saioetako irakaslea.

Parte hartzeko interesa dutenek https://forms.gle/nk8Nh2QC2Sd91zVh9 estekako formularioa bete behar dute.

Edozein zalantza argitzeko enplegua@beterriburuntza.eus helbidera idatzi edo 747 44 17 52 zenbakira deitu daiteke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!