Muniskuegañera irteera datorren larunbatean, Luis Mari Zalduarekin

Kronika - Erredakzioa 2025ko ira. 14a, 00:00

Besabitik abiatuko dira goizeko 10:00etan, eta Muniskuegañera bitarteko cromlech, zilegimendi edota leku izenen berri emango du Zalduak.

Beste urte batez, Muniskuegañeko multzo megalitikora irteera gidatua antolatu du Gipuzkoako Parketxe Sareak. Datorren larunbatean izango da, irailaren 20an; eta goizeko 10:00etan abi­atuko dira Besabitik.

Luis Mari Zalduak gidatuko du ibilaldia, «leku eta gai horiek inork ez bezala ezagutzen dituen adituak». Horrela, Zalduak azalpenak emango ditu inguru horretako cromlechen, Urumeako Zilegimendiak izan zirenen edota bertako leku izenen inguruan, besteak beste. Ibilbide erraza izango da, edonork egiteko modukoa, eta eguerdiko 13:30etarako bueltatuko dira Besabira.

14 urtetik gorakoek hartu dezakete parte, baina aldez aurretik eman behar da izena, 6 euroan. Horretarako eta informazio gehiago jasotzeko, 943 49 42 48 eta 688 895 068 telefonoetara deitu daiteke, arditurri@gipuzkoa.eus helbide elektronikora idatzi, edota gipuzkoanatura.eus webgunean sartu.

«Gutxi dira Muniskuegaña bezain toki kitzikagarriak Gipuzkoan, kokapenagatik, handik da­goen ikusmiragatik, eta berta­ko multzo megalitikoagatik», na­bar­mendu du Parketxe Sareak: «Gainera, azken urteetan Hernaniko eta Urnietako udalek egindako ahaleginari esker, oso zaindua dago multzo guztia».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!