Giza katea igandean, Kontxan

Kronika - Erredakzioa 2025ko ira. 11a, 00:00

Igandean -irailaren 14an, Donostiako estropaden bigarren igandean- Errausketaren Aurkako Mugimenduak urteroko giza-katea egingo du Kontxan. Mugimenduko kideak direnez, Hernanin Zero Zaborrek ere dei egiten die erraustegiagatik kezkatuak diren hernaniarrei mobilizazioan parte hartzera. Goizeko 11:00etan abiatuko da Alderdi Ederretik Kontxako hondartzarantz, estropadak jokatzen hasiko diren unean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!