Jokin Iraola, Iñigo Merkader eta Imanol Muñoz 'Txiribi' ere, Kontxan

Kronika - Erredakzioa 2025ko ira. 6a, 00:00

Lehenengo biak Getariako ontziarekin sailkatu dira eta hirugarrena San Juaneko traineruarekin ariko da Donostiako Banderaren 130. edizioan.

 

Kontxako Banderaren 130. edizioa jokatuko da datozen bi igandeetan eta nahiz eta ez den hernaniko Maialen trainerua bertan izango, arraunlari hernaniarrak eta astigartarrak arituko dira arraunean traineru ezberdinetan. 

Gizonezkoek ostegunean jokatu zuten sailkatze estropada eta Jokin Iraola, Iñigo Merkader eta Imanol Muñoz 'Txiribi'k sailkatzea lortu zuten Getariako traineruarekin lehendabiziko biak eta San Juanekin, hirugarrenak.   

Donostiarrak dauka txartela ziurtatuta, bailarako sei kiderekin: Ander Balda, Unai Loyarte eta Markel Zapiain astigartarrak, eta Iker Imaz, Jon Iruretagoiena eta Xabat Pastor hernaniarrak. Beraz bailarako bederatzi arraunlarik, asko titularrak, izango dira arraunean bihar eta bihar zortzi Kontxako Badiako uretan. Eta atzo aipatutako sei neskek ere bai.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!