Ikasturte berrirako eskaintza zabala izango du Astigarragako AEK euskaltegiak, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea, irailaren 26ra arte. Euskara eroso ikasi eta bizi da kanpainarako hautatu duten leloa, eta herritar guztiei egin diete apuntatzeko gonbidapena.
Behar guztietara egokitzen diren ikastaroak eskaintzen ditu AEK-k: «Askok euskara maila bat eskuratzea izan ohi dute helburu, beste batzuek ezagutzan eta erabileran aurreratu nahi izaten dute».
Maila guztiak eskaintzen dira aurrez aurreko taldeetan. Dirulaguntza bereziak ere badaude oinarrizko mailarako (A) eta 16-18 urtekoentzat. Euskaltegian izena emateko modu ezberdinak ahalbidetu dituzte: Astigarragako (Kultur Etxe Zaharra, Kale Nagusia 48 )eta Hernaniko (Larramendi 11, behea) AEK euskaltegietan presentzialki; Astigarragan 607 61 06 87 eta Hernanin 607 592 864 telefono zenbakietara deituta; edota astigarraga@aek.eus eta hernani@aek.eus helbide elektronikoetara idatzita.
Ikasitakoa praktikan jartzeko egitasmo ezberdinak
Klasean ikasitakoa praktikan jartzeko egitasmo ezberdinak daude Hernanin eta Astigarragan: Mintzalagun, gurasolagun, zilegi eskolak eta hikalagun egitasmoak.