Ansa eta Barrenetxea, finalerako sailkapenaren lehian

Kronika - Erredakzioa 2025ko abu. 30a, 00:00

Gaur Buruz Burukoaren laugarren partidua jokatuko da 16:30etatik aurrera eta irabazleak finalerako aurrera pauso erraldoia emango du.

 

Buruz Buruko txapelketaren ligaxkako laugarren partidua jokatuko da gaur Galarretan eta bertan Ansa II.a eta Barrenetxea IV.a lehiatuko dira nor baino nor. Lehenengo partiduak irabazi eta gero gaurko irabazleak pauso erraldoia emango du finalera zuzenean sailkatzeko. 

Ansak erraz irabazi zuen Azpirozen aurka eta Barrenetxeak ere ongi mederatu zuen Juanenea. Biak lau puntu dituzte eta irabazlea zortzi punturekin jarriko da sailkapenean, finaletik gertu. Galtzaileak finalerdia gertu izango luke 16 tanto eginez gero.

Pasa den urteko finala errepikatuko da eta orduan Ansak 30-26 lortu zuen garaipena. Ligaxkan berriz hernaniarrak irabazi zuen 30-24. Aurten beste partidu bat ere izan da bien artean, Masters Txapelketan. Hemen, Ansak irabazi zuen 30-21. 

Gaurko partidua irabazteko faboritoa Ansa izango da, baina Barrenetxea askok uste baino gertuago dago maila aldetik eta partidu estua izango da, detaileek erabakiko dutena, jakinda finala dagoela jokoan.

 

Goizuetarren arteko partidua Oriamendi Txapelketan

Jaialdia 15:30etan hasiko da eta Buruz Burukoa bigarrena izango da. Hirugarrenean, Oriamendi Txapelketakoan, bi goizuetar elkarren aurka lehiatuko dira; Susperregi eta Zubiri, Gurrutxaga eta Apezetxearen aurka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!