Beñat Apezetxeak aste garrantzitsua du aurretik. Bihar, Carmelo Lozarekin batera, Antiguoko Torneoko semifinala jokatuko du eta etzi berriz, Endika Santesteban bikote duela, Zumaiako Dinastia Etxabe txapelketa ospetsuko finalean txapelaren bila irtengo dira, Unai Amiano eta Unax Landaren kontra.
Biharko Antiguoko finalerdia bailarako pelotarien artekoa izango da. Eñaut Lizeaga astigartarrak ere finala nahi du jokatu. Aingeru Bernaolarekin osatzen du bikote eta aurreko koadroetan ikuskizuna eskainiko dute goizuetarrak eta astigartarrak. Partidua 20:15ak aldera hastea espero da. Jaialdia 18:30etan hasiko da eta eguneko hirugarren partidua jokatuko dute seniorrek. Lehenengo finalerdia gaur, izango da, baina ez da bailarako pelotaririk izango. Rekalde-Apeztegiak (Txumuluxueta-Oberena), Fernandez-Sotil (San Cosme-Larraun) izango dituzte aurrez aurre. Etziko Dinastia Etxabe Torneoko finala gaueko 22:00ak aldera hastea espero da.