Lizeaga eta Bernaola bigarren, semifinaletara

Kronika - Erredakzioa 2025ko abu. 21a, 08:53

22-13 galdu dute Antiguoko Torneoko ligaxkako bigarren partidua.

 

Antiguoko Torneoan seniorren A multzoa erabakita geratu da eta Eñaut Lizeaga (Mundarro) eta Aingeru Bernaola (Mañaria) bikoteak bigarren amaitu du ligaxka. Xabier Rekalde (Txumuluxueta) eta Unax Apeztegia (Oberena) bikoteak amaitu du lehendabiziko postuan astigartarra eta bizkaitarra 22-13 menderatu ondoren. Finalerdietara sailkatuta zeuden bi bikoteren arteko lehia zen, biek Igoa eta Balerdi menderatu baitzituzten, baina sailkapeneko lehen postua zuten jokoan multzo honetan.

Rekalde eta Apeztegia gehiago izan ziren hasieratik. Rekaldek partidu bikaina jokatu zuen eta erritmoa aurkitu zuen aurkariak menderatzeko. Apeztegiak ondo baino hobeto lagundu zuen. Lizeaga eta Bernaola saiatu ziren eta bi tantora hurbildu ere bai gorrien akats batzuei esker. Hala ere, Rekalde eta Apeztegia berriz zuzendu eta partidua ongi irabazi zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!