Eñaut Lizeagak gaur, eta Beñat Apezetxeak bihar

Kronika - Erredakzioa 2025ko abu. 19a, 00:00

Beñat Apezetxeak maila bikainean jokatu zuen lehenengo partidua.

Antiguoko Txapelketan, astigartarrak ziurtatuta dauka finalerdietarako pasea, eta esku-eskura goizuetarrak.

Eñaut Lizeagak eta Beñat Apezetxeak gaur eta bihar jokatuko dituzte, hurrenez hurren, Antiguoko Torneoaren ligaxkako azkeneko partiduak. Astigartarrak eta Aingeru Bernaolak (Mañaria), Xabier Rekalde (Txumuluxueta) eta Unax Apeztegia (Oberena) izango dituzte aurkari. Bi bikoteek Igoa eta Alberdi garaitu zituzten lehenengo jardunaldi­an, eta beraz, gaur multzoko le­henengo postua izango dute jokoan. Jaialdia 19:00etan hasiko da, eta eguneko bigarren partidua jokatuko dute haiek.

Bihar, berriz, Beñat Apezetxea goizuetarrak eta Carmelo Lozak (Barberito I) jokatuko dute ligaxkako bigarren partidua, Beñat Zubizarretaren (Lapke) eta Unax Landaren (Oiarpe) aurka. Goizuetarrak eta Lozak 22-13 lortu zuten garaipena Fernandez-Sotil bikotearen aurka. Bihar 11 tanto eginez gero finalerdietarako sailkapena eskuetan izango dute. Partidu hau ere eguneko bigarrena izango da, 19:00etan hasiko den jaialdian. Finalerdiak eta finalak datorren astean jokatuko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!