Getariako XXVII. Salbatore Pilota Txapelketako finalak jokatu dituzte egunotan, eta bailarara ekarri dituzte bi txapela. Izan ere, Getariako Salbatore Pilota Txapelketan, kadete mailako emakumeetan, irabazlea Alize Sagardui goizuetarra izan da, Larraungo Sotilekin bikote eginez, 22-18 irabazi zien Araitz Legarreta aranoarrari eta Oiarpeko Galardiri.
Partehartze ugaria, txapelketan
Maiatzean hasi zen Getarian jokatu den txapelketa hau eta antolatzaileek azaldu dute «sekulako parte hartzea» egon dela aurten: «Denera 111 bikotek eman dute izena, hiru mailatan banatuta, 40 kadete, 37 jubenil eta 34 bikote 23 urte azpikoak».