Gaurtik zortzi egunez, Donostiako txoko ezberdinak jarduerez, musikaz eta dantzaz beteko dira, Donostiako Aste Nagusia hasten baita. Mota guztietako ekintzak izango dira aurten ere, «berrikuntza ugarirekin», azaldu du Donostiako Udalak. Era berean, tradiziorik maiteenak ere nahasten dira aurtengo programazioan; hala nola, erraldoiak eta buruhaundiak, zezen suzkoa... Zirku erakustaldiak ere izango dira aurtengo Aste Nagusian, adin guztietarako aproposak diren jarduerekin batera. Gainera, aurtengo data «berezia» dela azaldu du Donostiako Udalak, ondorengoagatik: «Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketak 60 edizio beteko ditu». Aurtengo piromusikal berezia izango da: «'60 Urtez, Sua izan gara' izenburupean, su artifizialen ikuskizun ikusgarriak hiru zuzeneko esku-hartze musikal izango ditu, ospakizunari indar emozional eta artistiko handiagoa emanez».
Guztira 387 jarduerek banatuko dute dibertsioa hiriko txoko guztietan, Alde Zaharretik Amarara, Grosetik Antiguaraino, Uliatik Urgulleraino. Donostiako jai batzordeak azaldu du kale, plaza, eta txoko bakoitzean, herritar ororentzako ekintzaren bat egongo dela: «Txikienentzat, gazteentzat, familientzat eta lagunekin dibertitzeko tarte bat bilatzen dutenentzat».
Ekintza ugari gaur goizean hasiko badira ere, festei arratsaldeko 19:00etan emango zaie hasiera, Alderdi Ederren.
ASTE NAGUSIA 2025 DONOSTIA GAUR 09:00 - 14:00: Euskal Herriko nekazal produktuen XII. azoka berezia. Erdialdea / Loiola kalea 09:00 - 20:00: Aste Nagusiko XX. Hondartza boleibol txapelketa. Gros-Ulia / Zurriolako hondartza 11:00 - 14:00: Haurrentzako barrakak Gipuzkoa plazan. Erdialdea / Gipuzkoa plaza 12:00 - 01:30: Zurriola Street Food. Gros-Ulia / Erizainen plaza (Kursaaleko terrazak) 16:00 - 18:00: Aste Nagusiko XXX. Esku Pilota Txapelketa: Finalerdiak. Alde Zaharra / Trinitate plaza 16:30 - 04:00: Barrakak Paseo Berrian. Alde Zaharra / Paseo Berria 16:30 - 01:00: Haurrentzako barrakak Gipuzkoa plazan. Erdialdea / Gipuzkoa plaza 18:00 - 20:00: Erraldoiak eta Buruhandiak. Erdialdea / Larramendi kaletik (Amarako eskolak) 18:15 - 19:45: Goazen kanoikadara!. Alde Zaharra / Trinitate plazatik 18:25 - 19:00: Kanoikadaren erritmoan!!. Erdialdea / Erdialdea 19:00 - 21:30: Joselontxos txaranga. Alde Zaharra / Alde Zaharra 19:00 - 19:30: Festa hasierako kanoikada. Erdialdea / Alderdi Eder 19:00 - 21:30: Gauerdi Txaranga. Alde Zaharra / Boulevard - Alde Zaharra 19:20 - 20:00: Holi Fest. Erdialdea / Boulevard 20:00 - 22:00: Donostiako Musika Hamabostaldia. "Amaya", Jesús Guridi. Gros-Ulia / Kursaaleko auditorioa 20:30 - 22:00: XLVIII. Txistulari Alardea. Alde Zaharra / Konstituzio plaza 20:30 - 22:00: DJ Artie Escolar. Gros-Ulia / Erizainen plaza (Kursaaleko terrazak) 22:45 - 23:15: Lieto Fireworks. Erdialdea / Kontxako badia 23:30 - 01:00: Donostiako Musika Eskolako Big Band. Alde Zaharra / Boulevardeko kioskoa 23:30 - 02:00: Kursaal gune zabala. Urbano Gaua. Gros-Ulia / Erizainen plaza (Kursaaleko terrazak) 23:30 - 02:00: Tsunami orkestra, dantzaldia. Erdialdea / Easo plaza 23:30 - 00:00: Zezensuzkoen entzierroa. Erdialdea / Miramar kaletik Bulebarrera 23:45 - 01:15: Morodo. Gros-Ulia / Tomás Alba plaza (Sagues). ASTE NAGUSI pirata 14:00: Kofradien bazkariak. 17:00: Pretxupinazoa Pasai Txarangarekin. San Telmotik abiatuta. 19:00: Ezkila eta Mattin 19:30: Piraten Txupinazoa Flamenkan. 23:05: Orekka erromeria TRINITATE PLAZAN 20:00: Afaria. 23:05: Revolutionary Brothers taldearen kontzertua. |