Pasa den igandean jokatu zen Zarauzko Tornoeko finalak, eta Aldape eta Azpirozek jantzi zituzten txapelak, Ezkurra II.ari eta Larrañagari 2-0 (16-6 eta 15-9) irabazita. Partidu bizia izan zen igandekoa, eta irabazleek ez zituzten apenas akatsik egin. Lehenengo setean Aldabek zortzi tanto egin zituen eta bigarrenean sei. Azpirozek lau egin zituen lehenengoan eta sei bigarrenean. Ezkurra II.ak eta Larrañagak dena eman zuten, jokaldi askotan arriskautz, baina ezin izan zuten bikote urdina garaitu.
Goikoetxea Va eta Eskudero ere txapeldunak, B multzoan
B multzoko finala ere igandean jokatu zen, eta partidu parekatua izan zen. Susperregik eta Martirenak, aurrez aurre izan zizuten Goikoetxea Va eta Eskudero; eta 2-1 amaitu zen partidua gorrien alde (9-15, 15-13 eta 8-2). k