Landa-ostatuen %70 baino gehiago abuzturako erreserbatuta daude

Kronika - Erredakzioa 2025ko abu. 4a, 00:00

Landa ostatuek aurtengo abuztuan okupazio haundiagoa dute.

Euskal Autonomi Erkidegoko eta Donostialdeko datua errepikatzen da eta azken 3 urteetako okupazio-ehunekorik haundiena da.

 

Nekaturrek, Euskal Autonomi Erkidegoko landa-ostatuen elkarte bakarrak, emandako datuen arabera, abuztuko elkarteko ostatuetarako okupazioaren ehuneko erreala %71,11koa da, azken orduko erreserbarik ezean. Datu hori, azken urteotako onena, 2021eko abuztuan lortutako %72,61era hurbiltzen da (uda hartan, COVIDaren murrizketek errekorra ezarri zuten landa-turismoan). Hernani, Astigarraga eta Ereñotzu herrietako landetxe gehienak Nekatur elkartearen barruan kokatzen dira, Donostialdea eskualdearen barruan, eta okupazioa EAEkoaren parekoa da %71,88. Aurreko urtekoa baino %1,68 altuagoa.

Joan den Santiagoko zubian, benetako okupazioa %80koa izan zen Euskadin, %100ekoa Gasteizko eskualdean, %94koa Enkarterrikoan eta %99koa Oarsoaldekoan. Datorren San Inazio zubiak, berriz, %72ko okupazio portzentaia zuen uztailaren 28ko datan (%85 Aiala eskualdean, %89 Enkarterrin eta %93 Oarsoaldean).

Lurraldeka Gipuzkoak ia % 78ko erreserbak ditu, 2024koak baino puntu bat gehiago. Eskualde gipuzkoarretan Oarsoaldea (%87ko okupazioa) eta Debabarrena (%85) dira daturik onenak eskaintzen dituzten biak. Okupazioan, Bizkaiak %65arekin eta Arabak %60arekin puntu bat jaitsi eta 10 puntu irabazi dituzte, hurrenez hurren, 2024ko datuekin alderatuta.

 

Landa-ostatu gehienak gelaka erreserbatzen dira

Nekaturreko landa-ostatuak 3 tipologiatakoak dira: nekazalturismoak, landa-etxeak eta landa-apartamentu turistikoak. Horien barruan, “gelakako alokairua” da eskaintzarik handiena duena, eta, beraz, gehien eskatzen dena ere bada. Horrela, erreserben %80a okupazio mota honi dagokio, etxe osoen erreserbak %11koak dira, landa apartamentu turistikoena izanik gainerako %10a.

Bidaiari-tipologiaren arabera, gehienek bikoteka bidaiatzen dute (%46), eta, ondoren, familian edo/eta 3-5 pertsona arteko taldeetan bidaiatzen dutenak daude (%28). Talde u, 6 pertsonatik gorakoak, erreserben %20 dira, eta gainerako %7a bakarrik doazen bidaiariei dagokie.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!