Antiguako Torneoaren 77. edizioa bihar hasiko da

Kronika - Erredakzioa 2025ko abu. 4a, 00:00

Miramar Jauregiko lorategian aterazuten aurkezpeneko argazkia.

Eñaut Lizeaga astigartarrak eta Beñat Apezetxea goizuetarrak jokatuko dute senior mailan Bernaolarekin eta Lozarekin bikote osatuz.

 

Eñaut Lizeaga astigartarrak eta Beñat Apezetxea goizuetarrak Antiguako Torneoko 77garren edizioa jokatuko dute abuztuan, Aingeru Bernaola eta Carmelo Loza bikote dituztelarik.

Senior mailan jokatuko dute eta Lizeaga A multzoan dagoen bitartean, Apezetxea B multzoan izango da. Multzo bakoitza hiru bikotek osatzen dute eta ligaxkako lehenengo bi sailkatuek finalerdietara sailkatzea lortuko dute eta hirugarrena kanporatua izango da.

Afizionatu mailako txapelik preziatuenetakoa da Antigua auzokoa eta txapelketa bihar hasiko da, arratsaldeko 19:00etan. Lehenengo jardunaldian Eñaut Lizeagak eta Aingeru Bernaolak, Josu Igoa (Irurtzun) eta Asier Balerdi (Oberena) bikotearen aurka jokatuko dute, jaialdiko bigarren partiduan.

Beñat Apezetxeak, Carmelo Lozarekin, abuztuaren 13an debutatuko du Jorge Fernández (San Cosme) eta Julen Sotil (Larraun) bikotearen aurka. 

Lizeagak bigarren jardunaldia abuztuaren 19an jokatuko du eta Apezetxeak abuztuaren 20an. Txapelketako finalerdiak abuztuaren 26rako eta 27rako daude iragarrita eta finalak abuztuaren 30ean jokatuko dira. Promesetan eta nesketan ez dago bailarako pelotaririk.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!