Jabalerak eta Barrenetxeak galdu egin dute Zarauzko Torneoko finalerdia

Kronika - Erredakzioa 2025ko abu. 3a, 00:00

Endika Barrenetxeak ez du jokatuko gaur Zarauzko Torneoko finala. Ostiralean, Jabalerarekin batera, galdu egin zuten 2-0 (15-10 eta 15-14) Ezkurra II.aren eta Larrañagaren aurka jokatutako finalerdia. Barrenetxeak partidu ona jokatu zuen, baina ezin izan zuten bikote erregularragoa osatu zuten erremontisten aurka. Bigarren finalerdia atzo jokatu zen eta finala gaur 19:30etatik aurrera jokatuko da. Aurretik B mailako finala izango da eta bertan Apezetxea goizuetarrak jokatu dezake, atzo arratseko finalerdian gertatu zenaren arabera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!