Iruki-Donostialdea Bizikletan taldeko Unax Otegi txirrindulari hernaniarra 22. postuan sailkatu da junior mailako Iruñerriko Itzuliko lau etapak jokatu ondoren, Lucas Strahodinski irabazlearengandik (Purito Cycling Team) 1:01era. Otegiren taldekide Unai iturrate donostiarra, berriz, 68.a izan da, 20:14ra.
Otegi eta Iturrareterekin batera, beste bost taldekide aritu dira itzulian: Aimar Capdequi astigartarra, Martin Leblanc, Beñat Igarategi, Janin Agerre eta Mario Hernandez.
Kadeteei dagokienez, Liam Martinez Kudjak izan zen Iruki-Donostialdea Bizikletan taldeko onena, atzo, Azpeitiko Inazio Deuna Sarian, 17. postuan sailkatuta, Aitor Mitxelena Corres irabazlearengandik 3:39ra.
Beste bost taldekidek ere amaitu zuten Azpeitiko proba: Santiago Roa (26. postuan), Manex Barace (83. postuan), Aimar Zapiain (85. postuan), Oier Perez Ruiz de Kortazar (93. postuan) eta Oihan Betelu (94. postuan).