Enaitz Goñi zazpigarren izan da Getaria-Zarautzen 3.200 partaideen artean, horietatik 30 bailarakoak

Kronika - Erredakzioa 2025ko uzt. 29a, 00:00

Enaitz Goñi helmugara iristen. Argazkia: GUKA

Mutiletan, Mario Mendez galiziarrak lortu zuen garaipena, Mateo Garcia herrikidearen aurretik. Nesketan Candela Sánchez madrildarra izan zen azkarrena, Laura Rodriguez-en aurretik. 

Enaitz Goñi astigartarrak 7. amaitu zuen igandean Getaria Zarautz itsas zeharkaldian (2.850 metro). 53garren edizioa jokatu zen eta garaileak Mario Méndez galiziarra eta Candela Sánchez (31:51) madrildarra izan ziren. Gainera galiziarrak errekor berria ezarri zuen 29:01eko denborarekin. Bigarren sailkatu ziren Mateo Garcia galiziarra (29:26) eta Laura Rodríguez (33:21) kataluniarra. 

Enaitz Goñik 31:29ko denborarekin amaitu zuen. "Lehendabiziko bost minutuetan Mario eta Mateorekin batera nindoan, baina gero ezin izan dut erritmo hori eutsi". Azken bi urteetan igerilekuko 200 eta 400 metroko distantzian dabil buru belarri eta nabaritu zuen igerilari astigartarrak. 

Bailarako 30 igerilari inguruk parte hartu zuten, 3.200 igerilaritik gorako partaidetza izan zuen zeharkaldian. Uxue Garmendia izan zen lehenadbiziko neska 67garren postuan (42:13). 

Infantil mailan, 400 metroko distantzian, Maren Goñik hartu zuen parte, 18garren postuan amaituz (8:44). 

 

Luis Goñik seigarren amaitu zuen Zarautz Mollarri Zarautz zeharkaldian

Egun bat aurretik, Zarautz Mollarri Zarautz zeharkaldia jokatu zen. 5.000 metroko lasterketa izaten da eta igandean parte hartzen duten igerilari asko bertan izaten dira. Luis Goñi astigartutako hernaniarrak seigarren amaitu zuen ordu bete zortzi minutu eta 56 segunduko denborarekin. Hemen ere Mateo Garcia eta Mario Mendezen arteko lehia estua izan zen eta garaipena Mateo Garciarentzat izan zen. Segundu berean iritsi ziren bi galiziarrak, 1h00.38ko denborarekin. Nesketan Candela Sánchezek irabazi zuen 1h05.41eko denborarekin.

 

Getaria Zarautz 2025

BAILARAKO-SAILKAPENA

7 Enaitz Goñi 31:29

92 Urtzi Nazabal 37:43

183 Iker Garmendia 40:27

67 Miren Garmendia 42:13

280 Iñaki Berastegi 42:15

303 Hodei Goldarazena 42:44

88 Itsaso Tolosa 43:40

93 Aitana Pérez 43:47

105 Itziar González 44:24

459 Aitor Valencia 45:08

542 Unai Iradi 46:16

698 Oier Laskurain 48:04

762 Imanol Pérez 48:40

765 Peru Domínguez 48:43

802 Iker Irazu 49:07

257 Lide Irazu 49:08

371 Estitxu Mendizabal 51:32

423 Aisha Ostolaza 52:28

1.160 Joseba Portillo 52:48

477 Koro Astiz 53:35

1.234 David Bodegas 53:40

1.242 Mikel Arizmendi 53:47

1.350 Ioritz Aldabe 55:12

576 Lide Mugica 55:29

1.378 Borja Rodriguez 55:35

1.393 Eneko Intxausti 55:48

674 Eider Garcia 57:46

1.511 Paco Gallego 58:01

1.561 Asier Gutierrez 59:24

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!