Azkeneko egunaz ez gozatzearen damurik ez dute izango aranoarrek eta astigartarrek, hori ziur! Atzo bukatu ziren Santio Jaiak bi herrietan, eta baita ederki bukatu ere. Familiako eta lagun arteko giro goxo eta alaiean agurtu zituzten aurtengo festak.
Marmitakoaren bueltan bildu ziren asko Astigarragan, eta erretiratuen bazkariak ere izan zuen sekulako giroa. Gazteak, berriz, halamoduzko trebezia erakutsita aritu ziren jolasean, eta Pasai txarangaren kalejirara batu zirenek ederki gozatu zuten!
Aranon ere gustora eman zieten bukaera aurtengo Santioei, Umore Ona dantza taldearekin hasi, altxorraren bila segi, eta Zapotxin pailazoaren emanaldiaz gozatuta.