200dik gora udal ordezkari Bilbon, Udal Legearen aurkako epaia salatzeko

Kronika - Erredakzioa 2025ko uzt. 27a, 00:00

Alkate eta udal ordezkariak, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean.

EAEko Udal Legearen hainbat artikulu baliogabetu zituen Espainiako Auzitegi Gorenak aurreko astean, euskeraren erabilerari dagozkionak, aurrez EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak emandako epaia berretsiz.

Auzitegi Gorenaren epaiaren aurka, elkarretaratze jendetsu­ak egin zituzten aurreko larunbatean 100 udalerri baino gehiagotan, Udalerri Euskaldunen Man­komunitatearen (UEMA) deiari erantzunez; eta oraingoan, EAEko alkate eta udal ordezkariak izan dira Bilbon agerraldia egin dutenak, epaia salatzeko: 200dik gora udal ordezkari bildu ziren ostegunean EAEko Justizia Auzi­tegi Nagusiaren aurrean, Euskal­gintzaren Kontseiluak deituta. Horien artean izan ziren Axier Mingo, Hernaniko euskera zinegotzia eta UEMAko zuzendaritza batzordeko kidea; eta Xabier Lertxundi Hernaniko alkatea.

Eskuetan aginte makilak eta zumeak zituztela agertu ziren alkateak, salatzeko «euskal erakundeen erabaki demokratikoaren aurkakoa» dela epaia. Kontseilu­ak adierazi zuen «batasunetik» erantzun beharra dagoela: «Neu­rririk hartu ezean, oztopoak ugaritu egingo dira euskeraz bizi nahi dugunontzat. Hizkuntza eskubideak bizitzako alor guztietan gauzatu daitezkeenean soilik bihurtzen direlako egiazko eskubide, ezin gara erasoei aurre egitera mugatu. Aurrera egiteko garaia da».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!