Bustitik eta ilunetik hasi zen eguna, sekulako martxarekin eta kolorearekin bukatu zen atzo, Astigarragako eta Aranoko Santio Jaietan. Festaren bilgune nagusi izan ziren Santa Ana egunez, beste behin, Astigarragako Foru Plaza, sagardo dastaketa, azoka, idi-dema edota herri kirolak tarteko; eta Aranoko frontoi ondoko karpa, ohiko feria jendetsuarekin.
Atzoko ajeak ezingo die luzaroan iraun bi herrietako bizilagunei, konturatu orduko festak bukatuta egoterik nahi ez badute. Izan ere, gaur bukatuko dira Santioak, baina festak ondo agurtzeko moduko programa prestatu dute bi herrietan: musika nonahi, marmitako lehiaketa eta bazkaria, dantza emanaldiak, bertsoak, Zapotxin pailazoaren emanaldia (Astigarragan atzo, Aranon gaur), apar festa, zezensuzkoa...
ARANOKO SANTIOTAN GAUR
11:00, Meza.
Ondoren, Herri gurasoen hamaiketakoa.
12:30, Umore Ona dantza taldearen emanaldia.
16:00, Altxorraren bila.
17:00, Apar festa.
18:00, Txokolatea.
18:30, Zapotxin pailazoaren eta lagunen ikuskizun musikala.
21:00, Herri afaria, norberak eramandakoarekin.
Afalostean, Bingoa.
Jaien amaiera.
ASTIGARRAGAKO SANTIOTAN GAUR
10:00, Santio Jaietako toka eta bola txapelketa herrikoia, Norberto Almandoz plazan.
11:00, 'El Laberint', adin guztietarako formatu haundiko instalazioa, Kontxa Etxeberria plazan.
11:00, Marmitako lehiaketa eta bazkari herrikoia, Foru plazan.
12:00, CD Montre, NEO eta K.A. Norberto Almandoz musika eskolako taldeen kontzertuak, Kontxa Etxeberria plazan.
14:00, Erretiratuen bazkaria, Galtzaur elkartean.
16:00, Duo Azabache musika bikotea. Norberto Almandoz plazan.
16:00, 'El Laberint', adin guztietarako formatu haundiko instalazioa, Kontxa Etxeberrian.
17:00, Pasai txaranga.
17:30, Gazte jolasak. Txosnan.
19:00, Bertso saioa, Kontxa Etxeberria plazan: Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Eneritz Artetxe eta Maider Arregi. Gai jartzen: Astigarragako Bertso Eskolako ikasleak eta Agin Laburu.
20:00, Itzal taldearen kontzertua, Joseba Barandiaran plazan.
21:00, Bizirauten dutenen afaria, txosnan.
22:00-01:00, Itzal taldearen kontzertua, Joseba Barandiaran plazan.
22:30, Zezensuzkoa, Kale Nagusian.
23:00, Bueltaxka On Tour taldea eta karaokea, txosnan.