Santa Ana egunez, goia joko du festak

Kronika - Erredakzioa 2025ko uzt. 26a, 00:00

Urumeako Mendiak Bizirik taldeko kideek bota zuten txupinazoa Aranon.

Astigarragan jaietako egun potoloena biziko dute gaurkoan, eta Aranon feria eta herri kirolak izango dira protagonista.

Santio Jaien baitan, Santa Ana eguna ospatuko da gaur, eta askorentzat Astigarragako jaietako egun potoloena izaten da. Egitarauari erreparatuz gero hala nabari da, eta esan liteke festek goia jotzen dutela egun honetan. Egun guztian zehar, herriko txoko guztietan izango dira jarduerak; gehienak, Goldeak, Zipotzak eta Sagardoetxeak antolatutakoak.

Zubietako joaldunen zanpantzarrek esnatuko dituzte astigartar asko, eta baserriari lotuta sagardo dastaketa eta erakusketa izango dira. Idi demak ez dira faltako eta herri kirolen barruan Gipuzkoako Aizkolari Txapelketa jokatuko da. Ez dira faltako Aitor Mendiluze eta Joanes Illarregi bertsolariak, erraldoi eta kilikiak, Zapotxinen emanaldia, esku pelota txapelketaren finala...

Aranon ere ez da nolanahiko eguna gaurkoa. Izan ere, ohiko feria jarriko dute eguerdian, makina bat posturekin, bertaratuek jan-edan goxoaz gozatzeko. Herri kirolak, pilota partiduak, herri afaria eta erromeria ere izango dira.

ARANOKO SANTIOTAN GAUR

12:00, Feria eta tortilla lehiaketa.

17:30, Herri kirolak:

Aizkoran:
Palaxio eta Mikel Santesteban (Nafarroa)
Joseba Izeta eta Haritz Esnal (Gipuzkoa)

Harri jasotzen:
Aimar Galarraga, eta Goiatz eta Uxue alabak

Ondoren, Pelota partiduak:

Kadeteak:
Axel Salaberria-Adur Sagardui
Oier Arsuaga-Amets Makatzaga

20 urtez azpikoak:
Manex Olaiz-Oihan Legarreta
Jon Jara-Axel Lasa

21:00, Herri afaria, norberak eramandakoarekin.

23:00, Erromeria: Alaitz Roteta, Gorka Valdes eta Hekthor Folk.

 

ASTIGARRAGAKO SANTIOTAN GAUR

09:30, Zubietako joaldunak. 

10:00, Izer eta Alabier trikitilariak. 

11:30, Baserrigintzako lanen erakusketa: Lekunberriko artisauak eta sagardo dastaketa. 

12:00, Idi dema, 2.000 kiloko harriarekin. 

12:00, Aitor Mendiluze eta Joanes Illarregi bertsolariak. 

12:00, Iruñeko Buztintxuri konpartsako erraldoi eta kilikiak Astigarragako erraldoiekin batera kalejiran. Kontxa Etxeberria plazatik abiatuta. 

13:00, Astigarraga irudikatzeko jolas birtuala. Joseba Barandiaran plazan. 

14:00, Elkartasun bazkaria. 

Ondoren, Andoni Ollokiegi abeslaria. Txosnan. 

17:00, Zapotxin pailazoa. Kontxa Etxeberria plazan. 

18:00, Gipuzkoako 1go mailako aizkolarien txapelketa eta trontza desafioa. Astigarragako eta Lezoko bi gazte koadrilen artean. Foru plazan. 

18:30, Euskorleans Kukai taldearen dantza ikuskizuna. Kontxa Etxeberria plazan. 

19:00, Santio Jaietako esku pelota txapelketaren finala. 

19:30, Izer eta Alabier trikitilariak. Foru plazan. 

19:30, Hegaluzea eta Gernikako piperrak parrillan erreta. Joseba Barandiaran plazan. 

19:30, Sugarri Show txaranga. 

22:30, Psicoklown piroteknia eta perkusio kalejira. Foru plazatik abiatuta. 

22:30, Garazi, Arrixku eta DJ Primikass. Txosnan. 

23:30, Janus Lester taldearen kontzertua.

01:00, Kita del Pare txaranga. 

Erlazionatuak

Aranoko Santioak - Uztailak 25

Kronika - Erredakzioa uzt 25 Arano

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!