Egun haundia, Astigarragan eta Aranon

Kronika - Erredakzioa 2025ko uzt. 25a, 00:00

Gazteek ezin hobeto pasa zuten gazte bazkarian eta aulki jokoan.

Gaur Santio Eguna ospatuko dute bi herrietan eta aranoarrek txupinazoarekin hasiko dituzte festak.

 

Aranon eta Astigarragan festen egun haundia biziko dute gaur. Santio Eguna izanik, Aranon jaiak ofizialki hasiko dira Urumeako Mendiak Bizirik elkarteko kideen eskutik eta Astigarragan, ohitura zaharrari eutsiz, udalbatzaren soka dantza izango da Foru Plazan. 

Eguraldiak gehiago lagunduko du eta haurrentzako karaokea, euskal dantzen erakustaldia, kolpez blairen kalejira, DJ Gizzi, zezensuzkoa, Kresalaren kontzertua... izango dira aspertzeko denborarik gabe. 

Aranon buruhaundi eta erraldoiak aterako dira txupinazoa eta gero, frontoian esku pelota partiduak hasi aurretik. Arratsaldean, pala partiduak eta bertsolariak girotuko dute herria, afari herrikoirako gosea sartzen den bitartean. Gauerako utzi dituzte mus kontuak eta erromeria Komerik-ekin.

 

SANTIOAK

ASTIGARRAGA

GAUR

06:00 Lau Katu txaranga, Gazte Asanbladak antolatuta. 

Ondoren, barrene herrikoia. Txomiñene pelotalekuan. 

07:00 Gosaria, Zipotza elkarteak antolatuta. 

09:30 Txirrisklako txistularien diana. 

10:00 Santiotako II. Xake Txapelketa. Kontxa Etxeberrian. 

12:30 Udalbatzaren Soka Dantza. Foru plazan. 

13:00 Elegancia Mexicana. Joseba Barandiaran plazan. 

17:00 Haurrentzako karaokea. Kontxa Etxeberria plazan. 

18:00 Euskal dantzen erakustaldia, Astigar elkarteak antolatuta. Txomiñenean. 

18:00 Botilzarra, Ai Laket elkartearen eskutik. Alkoholaren kontsumoari buruzko prebentzio egitasmo ibiltaria, nerabeei eta gazteei zuzendua. 

19:00 Kolpez Blai perkusio kalejira. Kontxa Etxeberria plazatik abiatuta. 

19:30 Santa Ana eguneko Idien Pisatzea, Goldea elkarteak antolatuta. Foru plazan. 

22:00 DJ Gizzi. Kontxa Etxeberria plazan. 

22:30 Zezensuzkoa. Kontxa Etxeberria plazan. 

23:30 Kresala taldearen 30. urteurreneko kontzertua. Joseba Barandiaran plazan. 

00:00 Larrain dantza herrikoia. Foru plazatik abiatuta. 

00:30 Micosis eta Mala Ruina. Txosnan. 

 

SANTIOAK

ARANO

GAUR

11:00, Meza.

11:30, Hernaniko dultzaineroen kalejira.

12:00, Txupinazoa, 'Urumeako Mendiak Bizirik' herri ekimenaren eskutik.

Segidan, Herriko buruhaundi eta erraldoiak.

12:30, Esku pelota partiduak:

Nesken artekoa:

Ainitze Arratibel-Larraitz Galardi

Araitz Legarreta-Alize Sagardui

Arano-Goizueta desafioa:

Egoitz Olaizola-Mikel Leonet

Beñat Apezetxea-Antton Apezetxea

17:00, Lagunarteko Pala Txapelketaren finalak.

19:00, Bertso saioa: Julio Soto, Aitor Mendiluze, Nerea Ibarzabal eta Andoni Rekondo. Gai-jartzailea: Aritz Zerain.

21:00, Herri afaria, norberak eramandakoarekin.

22:00, XLI. Mus Txapelketa, San Roke elkartean.

23:00, Komerik erromeria taldea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!