Zikuñaga Papelera Txapelketako finalerdiak hasiko dira gaur, arratsaldeko 18:30etan, Hernaniko kiroldegiko frontoian. 14 eta 16 urte bitarteko nesken semifinalek emango diete hasiera partidu erabakigarriei, eta bailarako bi ordezkarik jokatuko dute horietan.
Lehenengo finalerdian Araitz Legarreta aranoarra eta Larraitz Galardi oiartzuarra lehiatuko dira, Ainitze Arratibelen eta Dunixe Alberroren aurka. Behin hauek amaituta, bigarren semifinalerdiaren txanda izango da, eta horretan, Alize Sagardui goizuetarrak jokatuko du, Uxue Gomezekin batera, Nahia Sorondo eta Maria Cresporen aurka.
Irabazleak uztailaren 30eko finalera sailkatuko dira, arratsaldeko 16:00etan kiroldegian. Gaurko partiduak eta finala 22 tantotara jokatuko dira.
Etzi, berriz, mutilen lau mailatako final laurdenak jokatuko dira, 17:00etan: kadete zilarra, jubenil urrea, nagusi urrea eta nagusi elite maila.