Elkarretaratze jendetsuak, «euskerak behar duen justizia» aldarrikatzeko

Kronika - Erredakzioa 2025ko uzt. 20a, 00:00

200 bat herritar bildu ziren Hernanin, Udalak eta Euskararen Kontseiluak deituta.

EAEko Udal Legea «kimatu» eta euskera «bigarren mailako hizkuntza izatera kondenatu» duen epaia eman zuen Espainiako Auzitegi Gorenak ostegunean, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) salatu zuenez. Epaiak atzera bota ditu VOX alderdiaren eskariz EAEko Auzitegi Nagusiak baliogabetu zituen Udal Legearen artikulu gehienak.

Hori horrela, epaia salatu eta erantzuna emateko, elkarretaratze jendetsuak egin zituzten atzo eguerdian, UEMAko kide diren udalerrietan, udaletxeen aurrean. Hernanin, esaterako, 200 herritar inguru bildu ziren, Udalak eta Euskararen Kontseiluak deituta, 'Euskararekin bat' lelopean. Aldarrikatu zuten ez diotela uko egingo euskeraz aritzeari, eta ezta «euskerak behar duen justiziari» ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!