Udako txapelketen hirugarren jardunaldia jokatuko da gaur, 16:30etan hasita Galarretan. Eta Oriamendi txapelketako partiduan, aurrez aurre izango dira bailarako bi erremontista: Aritz Zubiri goizuetarra Susperregirekin, eta Aitor Aiestaran hernaniarra Goikoetxearekin. Jaialdiko hirugarren partidua, berriz, Jai Alai Summer Season torneokoa izango da: Azpiroz-Ansa II eta Aldabe-Juaneanea, lidertzaren lehian. Irabazten duenak, ia ziurtatuta izango du finalerako txartela.