Hatortxun bi txanda betetzeko deia egin dute

Kronika - Erredakzioa 2025ko uzt. 12a, 00:00

Uztailaren 24tik 27ra izango da Hatortxu Rock musika eta elkartasun jaialdia. Egitaraua eta jarduerak aurrera eramateko, milaka bolondres behar izaten dituzte, eta bailarako jendeari ere egin diote laguntzeko eskaera; «zure laguntza ezinbestekoa da, txandarik gabe Hatortxurik ez». Bi txanda betetzeko deia egin dute Urumea bailaran; lehenengoa uztailaren 24an izango da, 16:30etatik 00:30etara, segurtasuna bermatzeko; bigarrena, berriz, uztailaren 29an desmutaia egiteko, 09:00etatik 21:00etara, nahiz eta ez duen zertan egun osoko txanda izan behar. Animatzen direnek 664 15 87 47 telefono zenbakira deitu edo idatzi behar dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!