Bailarako 22 talde ariko dira Donosti Cupen, eta 140 partidu jokatuko dira Zubipen eta Zarkumendegin

Kronika - Erredakzioa 2025ko uzt. 8a, 00:00

Bergararen eta Antigua Luberriren arteko partidua, atzo eguerdian Zubipen.

Atzo hasi zen Donostiako nazioarteko futbol txapelketa, eta inoizko ordezkaritza haundiena izango du Urumea bailarak: Hernaniko 13 eta Mundarroko bederatzi taldek hartuko dute parte. Gainera, makina bat partidu jokatuko dira egunero Hernaniko eta Astigarragako zelaietan.

Futbol gosez dagoenak, asetzeko nahikoa aukera izango du egunotan. Beste urte batez, martxan da Donosti Cup nazioarteko futbol txapelketa, eta nabarituko da Urumea bailaran ere. Batetik, inoiz baino ordezkari gehiago izango dituelako partehartzaileen artean: 13 talderekin ariko da Hernani, eta bederatzirekin Mundarro. Eta bestetik, 140 partidu jokatuko direlako bailarako futbol zelaietan: 92 Zubipen eta 48 Zarkumendegin.

Atzo jokatu zuten estreinako partidua zenbait taldek, eta gaur ekingo diote gainerakoek. Ostegunera bitarte, gutxienez hiru partidu jokatuko ditu talde bakoitzak ligaxkan, eta txapeldunen fasean edo kontsolaziokoan ariko dira ostiraletik aurrera. Gipuzkoako taldeak ez ezik, munduko hamaika txokotatik etorritakoak izango dituzte aurrean.

Eta Zarkumendegin eta Zubipen ere ariko dira talde esta­tubatuarrak, mexikarrak, frantziarrak edota kataluniarrak, besteak beste. Zarkumendegin, gaurtik ostegunera zortzi partidu jokatuko dira egunero, 10:00etatik 20:00etara. Ordutegi berean, Zubipen 22 partidu jokatuko dituzte gaur, eta 16na bihar eta etzi. Ostiralean eta larunbatean, 09:00etan hasiko dira hurrengo faseko partiduak bi zelaietan.

 

DONOSTI CUP 2025

URUMEA BAILARAKO TALDEAK

19 urtez azpiko neskak

HERNANI

Gaur, Hernani-IES Sports (13:30, Lazkaon)

Bihar, Hernani-Elite Fut Academy A (19:00, Lasarte-Orian)

Etzi, Soccer Pass-Hernani (19:00, Azkoitian)

19 urtez azpiko mutilak

HERNANI

Gaur, Hernani A-Andernos Sport (10:00, Beasainen)

Gaur, Trintxerpe-Hernani B (18:30, Beasainen)

Bihar, Hernani A-DNA Soccer (10:00, Oiartzunen)

Bihar, Hernani B-Godella (19:00, Lazkaon)

Etzi, Quilombo-Hernani B (16:40, Errenterian)

Etzi, Encinitas Express-Hernani A (17:50, Eibarren)

16 urtez azpiko neskak

HERNANI

Bihar, Hernani-Futfem Talents Academy B (18:30, Urruñan)

Etzi, Ultimate Madrid-Hernani (17:50, Azpeitian)

16 urteko mutilak

HERNANI

Bihar, African Talent-Hernani (15:00, Beasainen)

Etzi, Hernani-ESS Residency (16:40, Ordizian)

15 urteko mutilak

MUNDARRO

Bihar, Golden Soccer Teams- Mundarro (17:50, Lazkaon)

Etzi, Mundarro-Ille et Vilaine (19:00, Idiazabalen)

HERNANI

Gaur, United Dallas-Hernani (18:30, Oiartzunen)

Bihar, Hernani-CDE Techniteam (10:00, Lazkaon)

14 urtez azpiko neskak

HERNANI

Bihar, Hernani A-Beapro Tec (11:10, Beasainen)

Bihar, Total Soccer-Hernani B (19:00, Zarautzen)

Etzi, Chicago Alliance-Hernani A (12:20, Errenterian)

Etzi, Rasner Soccer Academy- Hernani B (16:40, Zumarragan)

14 urteko mutilak

MUNDARRO

Bihar, AFO Promises-Mundarro (19:00, Usurbilen)

Etzi, Mundarro-AS Cherbourg (19:00, Zumarragan)

HERNANI

Bihar, Hernani A-BCN Junior (17:50, Zizurkilen)

Bihar, Hernani B-CSF Team A (19:00, Idiazabalen)

Etzi, Jeunesse Villenavaise-Hernani A (11:10, Zizurkilen)

Etzi, Avanza Sport-Hernani B (15:30, Lasarte-Orian)

13 urteko mutilak

MUNDARRO

Gaur, Vasconia A-Mundarro (10:00, Zizurkilen)

Bihar, Barça Academy Mexico-Mundarro (10:40, Donostiako La Sallen)

Etzi, Mundarro-Centennial Academy B (13:30, Usurbilen)

HERNANI

Bihar, Hernani-Garso Academy (19:00, Lasarte-Orian)

Etzi, Emerald City-Hernani (15:30, Ordizian)

12 urtez azpiko neskak

HERNANI

Gaur, Elite Fut Academy A-Hernani (15:00, Zumaian)

Bihar, Hernani-Avanza Sport (19:30, Tolosan)

Etzi, Hernani-Antiguoko B (17:50, Cesar Beniton)

12 urteko mutilak

MUNDARRO

Gaur, Mundarro-Aravaca Soccer Selection (18:15, Zumaian)

Bihar, Top Tec Academy A-Mundarro (19:40, Martutenen)

Etzi, Mundarro-Calcio Academy Oldenburg (18:00, Anoetako miniestadioan)

11 urteko mutilak

MUNDARRO

Gaur, Bay Area-Mundarro A (12:20, Matigoxotegin)

Bihar, Mundarro B-Elite Fut Academy B (15:00, Zumaian)

Bihar, Mundarro A-Cetec (17:45, Zubipen)

Etzi, Futlab Xperience-Mundarro B (16:10, Martutenen)

10 urteko mutilak

MUNDARRO

Gaur, Top Tec Academy-Mundarro A (17:20, Matigoxotegin)

Bihar, Mundarro B-Sanse B (13:15, Zubipen)

Bihar, Mundarro A-Laskorain Ikastola B (15:45, Zubipen)

Etzi, Urnieta A-Mundarro B (13:15, Zubipen)

Etzi, Mundarro A-Lengokoak (15:30, Cesar Beniton)

HERNANI

Bihar, Vasconia A-Hernani (10:00, Zubipen)

Etzi, Internacional-Hernani (15:30, Zubipen)

9 urtez azpiko mutilak

MUNDARRO

Gaur, Mundarro-Amara Berri (11:00, Zubipen)

Bihar, Vasconia A-Mundarro (16:00, Herreran)

Etzi, Laskorain Ikastola B-Mundarro (15:15, Tolosan)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!