Herri kirolak eta bertsolariak gaur, protagonista

Kronika - Erredakzioa 2025ko uzt. 6a, 00:00

Eguerdiko 12:30etan hasiko dira lanean aizkolariak eta harrijasotzaileak eta ondoren bertsolariak, 13:00etan eta 18:00etan.

 

Martindegiko jaiak gaur egun haundia biziko dute. Beti dira bereziak herri kirol eta bertsolari saioak izaten duten maila altuagatik eta izen haundiegatik eta aurten eza da gutxiago izango. Goizean goiz dianak esnatuko ditu auzotarrak Txirriskla txistularien eskutik eta eguerdian berotuko da giroa.

12:30etan azken urteetako aizkolaririk onena, Iker Vicente, Eneko Saralegi lehengusuarekin batera arituko dira Ibai Soroa eta Hodei Ezpeletaren aurka. Harrijasotzen Paulo Azpiazu eta Ainitze Zumeta jardungo dira.

Lanak amaituta Amets Arzallus eta Andoni Rekondok hartuko diete erreleboa eta umeak puzgarrietan saltoka ari direnean, Maddalen Arzallus gehituko zaie arratsaldeko saioan.

 

OIALUMEKO SAN FERMINAK

HERNANI - ASTIGARRAGA

GAUR, UZTAILAK 6

Goizean goiz diana Astigarragako Txirriskla txistularien eskutik. 

12:30 Euskal festa. 
Aizkolariak: Iker Vicente eta Eneko Saralegi, Ibai Soroa eta Hodei Ezpeletaren aurka. 
Harrijasotzaileak: Paulo Azpiazu eta Ainitze Zumeta. 

13:00 Bertsolariak: Amets Arzallus eta Andoni Rekondo. 

17:30 Toka txapelketa nagusia.  

17:30 Puzgarriak. 

18:00 Bertsolarien bigarren saioa: Amets Arzallus, Andoni Rekondo eta Maddalen Arzallus. 

19:30 Erromeria Izer eta Alabier trikitilariekin. 

Ondoren kalejira auzoan zehar. 

BIHAR, UZTAILAK 7

11:00 hildakoen alde meza.

Ondoren hamaiketakoa, Oialume tabernaren eskutik.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!