Unax Otegi laugarren izan da junior mailako Gipuzkoako Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2025ko eka. 24a, 00:00

Maila ederrean ari da Unax Otegi txirrindulari hernaniarra, eta garaipenaren lehian izan zen berriro Eibarren, junior mailako Gipuzkoako Txapelketan. Eñaut Urkaregi irabazlea baino lau segundu beranduago helmugaratu zen, Beñat Sainzen eta Joan Cardonaren atzetik. Egunotan, berriz, Gipuzkoako Itzulian aritu dira Otegi bera eta Aimar Capdequi astigartarra, eta egin dute agerraldi politik. Capdequi bederatzigarren izan zen hasierako erlojupeko laburrean; eta Otegi laugarren sailkatu zen bigarren etapan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!