Larunbatean jokatu zuten Ereñotzuko Ur Mia elkartean Olak Auzo Elkarteak antolatutako Mus Txapelketa. 27 bikotek hartu dute parte aurtengo edizioan, eta irabazleak Asier Polaina eta Xabi Loiarte hernaniar gazteak izan ziren.
Sailkapenean ondorengo bikoteek osatu zuten txapelketako podiuma: bigarren postuan Joxeba eta Iker, hirugarrenean Egaña eta Eusebio eta laugarrenean Mikel eta Iñigo.