Enaitz Goñi eta Olatz Altuna, Espainiakoan

Kronika - Erredakzioa 2025ko eka. 7a, 00:00

Enaitz Goñi, Paco Yoldin.

Mallorcako Son Hugo igerilekuan jokatuko dira asteazkenetik Udarako Open Trials txapelketak.

Udarako Espainiako Open Trials txapelketak jokatuko dira asteazkenetik aurrera Mallorcako Son Hugo igerilekuan, 50 metrokoan, eta bailarako bi igerilarik hartuko dute bertan parte. Astigarragan bizi den Enaitz Goñik bi probetan hartuko du parte, 200 eta 400 metro estilo librean eta Olatz Altuna hernaniarrak berriz 50 metro estilo librean egingo du igeri. Guztira espainiako 435 igerilari onenek hartuko dute parte 34 probetan banatuta.

Txapelketa hauek Espainiako garrantzitsuenak dira gaur egun eta Munduko Txapelketarako baliagarriak izaten dira. Bidasoa taldearekin arituko dira bi igerilari hernaniarrak. Enaitz Goñik ostegunean izango du lehenengo proba, 200 metrokoa, eta igandean eta azken egunean, ekainaren 15ean arituko da 400 metrokoan. Olatz Altunak berriz, 50ekoa larunbatean izango du. 

Enaitzen helburua bere denborak hobetzea izango da, postu onenean sailkatuz. Olatzek garai bateko denboretara ahalik eta gehien hurbildu nahi du.

Behin Espainiakoak amaituta igerilekuko denboraldia amaitzeko Gipuzkoako eta batez ere Euskadiko Txapelketa bakarrik geratuko dira. Ondoren hasiko dira itsas zeharkaldiak. k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!