170 partehartzaile, giro ederra eta lagunarteko 'photo-finish'a, Ereñotzuko Mendi Lasterketan

Kronika - Erredakzioa 2025ko eka. 3a, 00:00

Maria Arrozpide eta Enara Villena hernaniarrak, poz-pozik helmugan, lasterketaz gozatuta.

Elkarrekin zeharkatu zuten helmugako marra Jokin Tolosa eta Ander Amonarriz taldekideek, gizonezkoetan aurrena eta bigarren; eta alde nabarmenarekin nagusitu zen Ainhoa Arruti, emakumezkoetan. 

Bitxikeria eta momentu berezi ugari izan zituen Ereñotzuko Mendi Lasterketak, joan den larunbatean. Giro ederrean jokatu zen probaren 13garren edizioa, eta Ainhoa Arruti urnietarra eta Jokin Tolosa anoetarra izan ziren irabazle: alde nabarmenarekin bata, baina lagunarteko 'photo-finish' eta guzti bestea.

Izan ere, elkarrekin osatu zuten ibilbidearen zatirik haundiena Tolosak berak eta Ander Amonarriz hernaniarrak, eta hala iritsi ziren helmugara ere, Agerreko bi taldekideak. Elkarrekin zeharkatu zuten zinta, eta bideoa errebisatu behar izan zuten antolatzaileek, nori lehenengo saria eta nori bigarrena eman erabakitzeko. Anekdota hutsa izan zen, edonola ere, poz berberarekin baitziren biak. Aimar Otxoteko lesakarra izan zen hirugarren, 16 segundura; eta ia segidan iritsi zen Xanti Uranga zarauztarra ere.

Aldeak nabarmenagoak izan ziren emakumezkoetan, eta lau minutu pasatxoko tartearekin nagusitu zen Ainhoa Arruti, Ereñotzun estreinako garaipena lortzeko. Maria Ezkerro tolosarra izan zen bigarren, eta Lore Carrasco ordiziarra hirugarren.

Abiatu ziren 170 partehartzaileek lortu zuten lasterketa bukatzea, eta inoiz baino azkarrago helmugaratu ziren azkenekoak ere, bi ordu eta 10 minututan. Korrikalarien erdia izan ziren Urumea bailarakoak, 83 guztira, gehien-gehienak hernaniarrak edo ereñotzuarrak. Beste behin, Xabat Pagola izan zen aurreneko auzotarra gizonezkoetan. Emakumezkoetan, aldiz, aurtengoan ez da ereñotzuarrik izan.

Auzoko korrikalari pila bat bildu zituena, neska zein mutil, haurren lasterketa izan zen. 50 bat gaztetxok osatu zuten ibilbidea auzoan barrena, eta Txilibitan 'aske' utzi zituztenean, ziztu batean igo zuten frontoiaren atzeko aldapa, ondoren Goikoetxe baserritik sartu eta frontoira bueltatzeko.

Haiek ere izan zuten indarrak berritzeko aukera helmugan, helduek bezalaxe; eta guztiek gozatu zuten hamaiketako ederraz, proba nagusia bukatu zenean: txistorra eta xolomoa izan ziren produktu izarrak, sagardoaz lagunduta.

 

EREÑOTZUKO MENDI LASTERKETA

SAILKAPENA

1 Jokin Tolosa 1:05:30

2 Ander Amonarriz 1:05:30

3 Aimar Otxoteko 1:05:46

4 Xanti Uranga 1:05:52

5 Kepa Eizagirre 1:10:51

6 Pello Alberdi 1:11:12

7 Mikel Rosell 1:11:12

8 Xabier Ibargutxi 1:11:50

9 Julen Goikoetxea 1:12:01

10 Carlos Picó 1:12:07

11 Xabat Pagola 1:12:17

12 Raul Mihai 1:14:40

13 Arkaitz Korta 1:14:47

14 Sergio Ramirez 1:14:57

15 Unai Aranguren 1:14:57

16 Iñigo Leiza 1:15:17

17 Lur Ocon 1:15:37

18 Xabier Aranbarri 1:16:10

19 Haritz Zubillaga 1:16:29

20 Juan Carlos Korta 1:16:29

21 Igor Agirre 1:16:29

22 Mikel Artola 1:16:30

23 Garikoitz Arizmendi 1:16:45

24 Xuban Iturrioz 1:17:40

25 Mikel Elorza 1:18:55

26 Julen Gaztañaga 1:18:55

27 Gorka Olaskoaga 1:19:20

28 Pello Perez 1:19:28

29 Ganix Esnaola 1:19:33

30 Xanet Goenaga 1:20:53

31 Mattin Sanzberro 1:21:30

32 Borja García 1:21:30

33 Anartz Elosegi 1:21:42

34 Xabier Ezponda 1:23:05

35 Ahetze Etxeberria 1:23:10

36 Ander Olasagasti 1:23:34

37 Gorka Vicente 1:24:00

38 Oskar Gaskon 1:24:05

39 Ander Goikoetxea 1:24:18

40 Oier Oreja 1:24:28

41 Ander Lertxundi 1:24:31

42 Mikel Iruretagoyena 1:24:38

43 Iñaki Arrea 1:24:40

44 Egoitz Peñagarikano 1:24:53

45 Manuel Fraga 1:25:43

46 Beñat Salaberria 1:26:00

47 Axier Lopez 1:26:04

48 Jon Etxegoien 1:26:40

49 Aitor Grande 1:26:40

50 Ibai Garmendia 1:26:45

51 Urtzi Ugarteburu 1:26:45

52 Aritz Zuaznabar 1:26:48

53 Ainhoa Arruti 1:26:50

54 Xabier Aranburu 1:27:15

55 Ekaitz Lukanbio 1:28:05

56 Sergio Fernandez 1:28:35

57 Aitor Zabaleta 1:28:39

58 Eneko Beobide 1:29:00

59 Xabat Eizmendi 1:29:07

60 Igor Miner 1:29:17

61 Ion Mendia 1:29:20

62 Axel Sanz 1:29:50

63 Iker Sevillano 1:30:30

64 Oier Albo 1:31:00

65 Maria Ezkerro 1:31:11

66 Unai Rodríguez 1:31:41

67 Imanol Agirre 1:31:55

68 Aitor Mendiluze 1:32:10

69 Carlos Martin 1:32:16

70 Luken Zinkunegi 1:32:20

71 Peru Domínguez 1:32:26

72 Mikel Maiz 1:32:36

73 Jorge Marcos 1:32:58

74 Joxerra Hernández 1:33:15

75 Axier Mingo 1:33:18

76 Iker Zurutuza 1:33:24

77 Eneko Ortiz de Luzuriaga 1:33:38

78 Oihan Fernandez 1:33:44

79 Eneko Asarta 1:33:49

80 Gorka Zumalde 1:33:59

81 Lore Carrasco 1:34:00

82 Anartz Mendizuri 1:34:35

83 Pablo Fraisoli 1:34:35

84 Andoni Arnes 1:34:35

85 Xabier Izagirre 1:35:25

86 Iban Verdugo 1:35:29

87 Eñaut Aguirregabiria 1:35:35

88 Jokin Luengo 1:35:35

89 Joseba Portillo 1:35:55

90 Yoann Minost 1:35:55

91 Jon Zarautz 1:36:35

92 Martxel Zarautz 1:36:45

93 Manex Suarez 1:36:45

94 Amaia Luquin 1:36:45

95 Aitzol Larrañaga 1:37:05

96 Mikel Baleztena 1:37:05

97 Igor Asarta Martin 1:37:15

98 Iñaki Eizmendi 1:37:30

99 Paul Jimenez 1:37:30

100 Jokin Apezetxea 1:37:30

101 Fernando Asenjo 1:37:37

102 Oier Orcolaga 1:37:48

103 Ekaitz Zubeltzu 1:37:58

104 Jon Iraola 1:38:03

105 Mikel Otxotorena 1:38:10

106 Unax Pagola 1:38:33

107 Lander Ruiz 1:38:40

108 Lierni Arozena 1:38:40

109 Joseba Arribas 1:39:39

110 Iñigo Olasagasti 1:40:20

111 Beñat Irazola 1:41:00

112 Xabier Urtxulutegi 1:41:42

113 Jon Leiza 1:42:05

114 Ibai Bengoa 1:42:05

115 Maitane Lopez 1:42:20

116 Eneko Ugalde 1:42:20

117 Jon Lizartza 1:42:35

118 Unai Kijera 1:43:00

119 Mikel Barriola 1:43:00

120 Jon Ander Agirrezabala 1:43:05

121 Tomax Elorza 1:43:05

122 Haritz Arrieta 1:43:40

123 Aritz Bengoetxea 1:43:40

124 Hodei Etxeberria 1:45:35

125 Juani Rodriguez 1:45:35

126 Felix Ortega 1:45:50

127 David San Martin 1:46:40

128 Izaskun Zubitur 1:47:00

129 Garikoitz Olaiz 1:47:22

130 Egoitz Fagoaga 1:47:22

131 Adriana Unanue 1:47:22

132 Miguel Ángel Arroyo 1:48:22

133 Kepa Pikabea 1:48:40

134 Mitxel Lamuedra 1:48:44

135 Amets Bengoetxea 1:48:50

136 Oihane Santos 1:49:03

137 Mikel Marin 1:49:03

138 Ane Garcia 1:49:30

139 Urtzi Olano 1:50:20

140 Asier Elizalde 1:50:20

141 Beñat Goenaga 1:50:44

142 Iñaki Pascual 1:51:10

143 Fran Rivero 1:52:20

144 Pello Gorrotxategi 1:52:25

145 Ion Velasco 1:52:55

146 Jon Lertxundi 1:53:40

147 Igor Otegi 1:54:05

148 Iurgi Arbaizagoitia 1:54:05

149 Nahia Fernandez 1:54:25

150 Alberto Fernandez 1:54:40

151 Julen Murillo 1:55:05

152 Simon Altuna 1:55:05

153 Edurne Lacadena 1:55:45

154 Alfonso Miguel 1:55:52

155 Mikel Lacadena 1:56:20

156 Iván Ponce 1:56:25

157 Beñat Garmendia 1:56:25

158 Alisson Lastra 1:57:25

159 Sergio De Pablo 1:57:50

160 Ekaitz Arruarte 1:59:10

161 Ibai Gorostidi 1:59:25

162 Xabier Altuna 2:00:10

163 Laura Maritxalar 2:00:30

164 Montse Garmendia 2:01:30

165 Naroa Rojo 2:02:06

166 Naiara Ortiz 2:03:10

167 Sara Egurza 2:04:30

168 Emilio Redondo 2:06:00

169 Maria Arrozpide 2:10:15

170 Enara Villena 2:10:15

 

*Negritaz, Urumea bailarako partehartzaileak

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!