Eskolarteko topaketak eginen dituzte gaur egun osoan zehar Leitzan

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 31a, 00:00

Herrien arteko besarkada irudikatu zuten iaz Goizuetan egin zituzten topaketetan.

XXIV. Haur, guraso eta eskolen arteko topaketak ospatuko dira gaur Leitzan. Goizuetatik autobusa irtengo da goizeko 10:15etan, eta ondoren itzulia egingo du 19:30etan Leitzatik aterata. Egun osoko egitaraua prestatu da. Goizaldean plaza izanen da festarako eremua eta eguerdian kalejiran eskolara joanda, bertan bazkaldu eta segiko dute festan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!