Sagardoaren Txapelketako play-offa jokatuko da datorren asteartean Galarretan eta ostegunean bi bikoteek pelotak aukeratu zituzten. Ansa II.a eta Zubiri izan ziren lehenak kantxaratzen, Galarretako frontoira, eta lau pelotak aukeratu zituztenak. Gorriz jokatuko duen bikoteak 128 gramoko bi pelota, 126 gramoko bat eta 125 gramoko bestea aukeratu zituzten. Ondoren, Ezkurra II.a eta Juanenearen txanda izan zen. Gerriko urdina, baina kamiseta berdearekin jokatuko dute nafarrek eta hauek pelota ezberdinak aukeratu zituzten. 128ko bat, 127 gramoko bi eta 125eko bat banandu zituzten.
Bien taktika ezberdina izango da eta horren arabera aukeratu zituzten pelotak. Ezkurrak eta Juaneneak Zubiri bilatu atzean eta Ansa jokoan ahalik eta gutxien sartzea nahi dute. Horregatik irteera gehiagoko materiala aukeratu zuten. Ansak eta Zubirik berriz material indartsuagoarekin jokatu nahi dute. Hala ere, gustora geratu ziren.
Urnietako jaialdia gaur izango da, eta ez bihar
Hasiera batean bihar jokatzekoa zen Urnietako jaialdia egun bat aurreratuko da, eta azkenean gaur, 18:00etan jokatuko dela Urnietako udal pelotalekuan.
Jaialdiaren egitura eta partiduak bere horretan mantenduko dira. Lehen neurketan, Irazu eta Eskudero ariko dira Aiestaran VII.a eta Aiestaran VI.a anaien aurka. Bigarren partiduan, berriz, benetako goi-mailako lehia izango da: Ansa II.a eta Zubiri aurrez aurre ariko dira Goikoetxea V.arekin eta Barrenetxea IV.arekin. Jaialdi ikusgarria espero da, eta data-aldaketa honek aukera emango dio zale gehiagori Urnietan eremonteaz gozatzeko.