Hernanik Zaldibiaren aurka hasiko du gaur Herriarteko final laurdena

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 30a, 00:00

19:30etatik aurrera jokatuko dute kiroldegian pasa den urteko finalisten aurka. Astigarragak 19:00etan Azkoitian jokatuko du palan.

 
 

Herriarteko txapelketak final laurdenetan sartu dira esku pelotan eta palan. Palan Astigarraga jokoan sartuko da gaur, 19:00etatik aurrera, Azkoitian. Pasa den urteko finalistek Gurea frontoian jokatuko dute banaka frontoi osoan, binaka eta zazpi barruan. Aurkari gogorrak izango dira azkoitiarrak joaneko partiduetan. Hala ere, Astigarragak ere talde sendoa du Salaberria, Ganix Urdangarin, Txoperena eta Zubiarrain palistekin.

Bestetik, eskuz Hernanik final laurdenetako joanekoa gaur hasiko du etxean, kiroldegiko frontoian, Zaldibiaren aurka. Goierriko taldea txapelketa irabazteko faboritoetako bat da. Pasa den urtean finalistak izan ziren eta kanporaketa honetan sartuko dira lehian. Hernaniren taldea osatzen dute Lier Zugasti eta Oier Oses kadeteek, Alberdi eta Pascual jubenilek eta Xabier Apaolaza eta Markel Lizeaga nagusiek. Hernanin emaitza ona lortzea beharrezkoa da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!