Ereñotzura joateko autobus zerbitzu berezia etzi, mendi lasterketa dela eta

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 29a, 00:00

Ereñotzuko mendi lasterketa izango da etzi eta bertaratzeko autobus zerbitzua izango da Ibarluze politogonotik Ereñotzura (doan). Ereñotzuko futbol-zelaia zena birmoldaketa lanetan dago, beraz, aurreko urteetan aparkaleku gisa erabili den eremua ez dago aurten erabilgarri. Hori dela eta, autobus zerbitzu berezia jartzea erabaki da, korrikalariak eta ikusleak Ereñotzura hurbildu daitezen. Ibarluze eta Ereñotzu lotuko dituzten bi autobus ibiliko dira joan-etorrian 08:00etatik 14:00etara. Ereñotzuko Auzo Udaletik gomendio argia egin dute: «Garaiz ibili».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!