Modurik krudelenean geratu zen kanporatua Hernani Lasarte-Oriaren aurka paleta gomazko Herriarteko final zortzirenetan. Lasarten, Loidibarreko frontoian jokatu zituzten itzulerako partiduak eta hiruna berdindu eta gero tanteoak erabaki zuen sailkapena eta hor lasartearrak 89-88 nagusitu ziren. Azken partiduan, zazpi barruan, Ander Arandia hernaniarrak hiru tanto egin behar zituen Hernaniri sailkapena emateko, baina Julen San Miguelen aurka bi tantotan geratu zen Arandia eta beraz kalean geratu zen talde hernaniarra.
Joanekoan 2-1 lortu zuten garaipena lasartearrek 47-46ko tanteoarekin. itzulerakoan hernanik taldea aldatu zuen. Banaka Endika Ramos aritu zen Artetxeren aurka eta 20-5 lortu zuen garaipena. Beraz, ongi jarri zitzaion Hernaniri sailkepna. Oraindik eta hobeto jarri ziren gauzak binaka, Jon Belokik eta Alain Agirrek 20-17 irabazi zutenean. Azken partiduaren faltan 69-86 zegoen tanteoa Hernaniren alde. Hiru tanto behar zituen Ander Arandiak. Hala ere ez zituen hiru tanto egin, 20-2 galdu zuen. Kolpe gogorra jaso zuten hernaniarrek eta beraz ezin izan zuen final laurdenetara pasa.
Final laurdenetan Astigarraga sartuko da lehian. Astigartarrek txapela jantzi zuten 2023an eta 2024an finalistak izan ziren. Orain Azkoitia izango dute aurkari eta kanporaketa berdindua espero da, azkoitiarrek talde sendoa osatu baitute eta Zumarraga ongi garaitu du final zortzirenetan.
Irazustabarrena ere, finalerdietara
Gipuzkoako bost t'erdiko txapelketan Amaia Irazustabarrenak ere, Enara Macicior bezala, lehenengo postuan bukatu du ligaxka eta finalerdietara sailkatu da. Asteburuan jokatuko dituzte beste multzoko bigarrenen aurka finalerdiak.