Podiumera igo dira Open-ean Enaitz Goñi, Uxue Santxo eta Olatz Altuna

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 27a, 00:00

Gipuzkoako Udako Open sarian garaipena lortu du Goñik 200 metro librean eta zilarra lortu dute Altunak eta Santxok 50 librean eta 50 bularren.

URUMEA IGERIKETA

Gipuzkoako Open Sarian emaitza bikainak lortu dituzte Hernani eta Astigarragako igerilariek. Jurdan Zaldua (200 libre), Eñaut Zabalegi (50 eta 200 bular), Olatz Altuna (50 libre), Lur Elkoro (200 libre eta 50 bizkar), Uxue Sancho (50, 100, 200 bular) eta Enaitz Goñi (50, 10, 200 libre)  izan ziren lehiatzen Paco Yoldi igerilekuan. 

Horietako hiruk lortu zuten podiumera igotzea. Enaitz Goñik garaipena lortu zuen 200 metro librean 1:54.51 denborarekin. Bere markarik onena. 100 metrotan hirugarren izan zen 52.43rekin, hemen ere bere denborarik onena. Uxue Sanchok zilarra lortu zuen 50 metro bular estiloan 34.63ko denborarekin. Oso kontutan hartzeko dnebora adina kontuan izanda. Olatz Altunak ere zilarra lortu zuen 50 librean 27:08rekin. k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!