Joan den asteburuan jokatu zen, Urretxun, Tokako Euskadiko Txapelketa; eta Ereñotzura ekarri zuen txapela Martxeli Kanflankak: emakumezkoetan nagusitu zen, burnia zortzi bider jota, Goreti Belokiren eta Itsaso Fraileren aurretik. Aurreko astean Gipuzkoakoa irabazi eta gero Euskadikoa gehitu du Kanflankak denboraldia borobilduz.
Gizonezkoetan, berriz, Jose Antonio Calvo izan zen txapeldun, Gipuzkoako arantza ateratzea lortu zuelarik. Bigarren eta hirugarren sailkatu ziren Iñaki Maiz eta Ino Ugarteburu.