Hezkuntza Eskola, ostegunean KPFn

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 26a, 00:00

Ostegunean, maiatzaren 29an, Hezkuntza Eskola egingo da 17:30etan, oraingoan, Kulturarteko Plaza Feministan. UEMA-ko kidea den Irati Odriozola eta Txirrita eskola txikiko Garbiñe Makatzagaren eskutik, Ereñotzun martxan jarri den proiektua azalduko dute. Kulturartekotasuna eta euskera ardatz harturik, praktika berrien nondik norakoak azalduko dituzte. Aldibereko itzulpen zerbitzua eta zaintza zerbitzua egongo dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!