Eolikoen eremura irteera, bihar goizean

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 24a, 00:00

Irteera egingo dute bihar goizean, Urumeako mendietan instalazio eolikoak jarri nahi dituzten eremura. Bidea Herritar Taldeak, Enherkomek, Urumeako Mendiak Bizirik taldeak eta Sagarretak antolatu dute, eta autobusa izango da ibilbidea hasiko duten tokira joateko, 09:00etan Atsegindegitik abiatuta. Ereñotzun ere egingo du geldialdia, bertakoak jasotzeko. Doakoa izango da, baina izena eman behar da, bidea@hernaniburujabe.eus helbidera idatzita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!