Hernaniko Bidea Herritar Taldeak, Enherkom-ek, Urumeako Mendiak Bizirik taldeak eta Sagarretak irteera antolatu dute igande honetarako, maiatzak 25. Asmoa urumeako mendietan egin nahi dituzten instalazio eolikoen eremura joatea izango da. Autobusa maiatzaren 25ean goizeko 09:00etan aterako da Atsegindegitik, eta Ereñotzun geldialdia egingo du bertakoak jasotzeko. Doan izango da, baina aldez aurretik izena eman beharko da helbide honetan: bidea@hernaniburujabe.eus.
Irteeran, proiektuaren inguruko informazioa eta ondorioen azalpena emango da, bereziki, ingurune horretan dagoen bioaniztasun aberastasunari lotutakoa. Eragileek azpimarratu dute, «herritarrek prozesuan parte hartzeko aukera izan beharko luketela, desazkundera joko beharko genukeela eta bioaniztasun aberastasuna kontuan izan beharko litzatekeela».